2025ko URRIAREN 10-12

Karrantza - BIZKAIA

Shakti Akroyoga Festibalak Akroyoga elkarbanatzeko Euskal Herriko erreferentziako jaialdi bat izateko asmoa du. Akroyogak gora egin baitu bai estatu-mailan, bai mundu-mailan.

Jaialdi honek, baita emakumeei ere, yoga modalitate honetan esker onak eman nahi ditu. Shakti hitzak sanskrito hitzkuntzan energiaren alde femeninoa adierasten du. Elikagarria eta sortzailea da, gaitasun zoragarriak indartzen dituena.

Honela, jaialdiak Akroyogan emakumeen protagonimoa bultzatu nahi du, bakoitzak bere gaitasunak garatzeko bai lurrean, bai airean, edota zaintzaile bezala. Emakume bakoitza bere gorputza eta proiektuen buru izatea da helburu.

Aurreko edizioan, Irailak 2018, Shakti Akroyoga Festibalak parte-hartzaile ugari elkarbanatzera eta ospatzera erakar zituen (esperientzarik gabeko jendea ere akroyoga ezagutzera etorri zen). Aurten jaialdiak hazi nahi du. Horretarako, Gloria Peón izango da arduraduna, antolakuntza handiagoa izango da, ekintza gehiago, modalitate gehiago, jende gehiago…

Zer da AcroYoga?

Akroyogak Yogan du bere oinarria, eta iraunkortasunez praktikatuz oso onugarria izan daiteko bai norbanakoarentzat, bai komunitatearentzat. Konfiantza, konekzioa eta alaitasuna lantzen ditu. Akroyogak Yogaren espiritualitatea, masaje thailadesaren sensibilitatea eta akrobaziaren dinamismoa fusionatzen ditu.

AcroYoga gure Yoga praktika beste batzuekin, esagunak edo ezesagunak, konpartitzeko modu ederra da. AkroYogan mugimendu eta posturen bidez gure buruarekin zein besteekin konektatuta egotea bilatzen da. Gure burua orainean egotea eta bestearekin orekan izatea da AkroYogaren mamia..

Eta… zer gehiago?

Gainera, jaialdian beste Yoga modalitate batzuk egin ahalko dituzu, Masaje Thailandesa eta beste terapia alternatiboak ere, Estatic dance, eta askoz gehiago! Informazio gehiago gure programan.

 

Shakti taldea

Gloria Peón

Proiektuaren fundatzailea eta zuzendaria

Jaialdia 2018ko irailean jaio arren, “La Glo”-k idea lehenagotik zuen buruan. Azkenean, iaz, 2018an gauzatu egin zen, leku aproposa aurkitu eta gero, Amalurra komunitatean.

Aire akrobata bezala egin du lan azkenengo 10 urteetan eta Europa osotik zehar bere espektakuluarekin ibili da. Yoga bere formakuntzaren oinarria izanda eta Yogaren bidez gorputzaren kontzientzia landu egin du. AkroYoga bere bitzitzan oparia izan da bere gorputza sendatzeko eta baita beste pertsona askorekin konektatzeko ere. Bere klaseak arima irekita gidatzen ditu, honela maitasuna eta dibertsioa garatzen dira. Irrifarrak gorputzaren onurako direla uste du, eta beldurrak zein tentsioak askatzen dituztela pentsatzen du.

Miren

Itzultzaile

Natxo

Diseinu grafikoa eta sare sozialak

Sandra

Web diseinua

2019 Bideratzaileak

EMILY

BIKOTEKO AKROBAZIAK

Emily Baxter PartnerAcrobatics.com-en sortzaileetako bat da, eta irakasleak prestatzeko ikastaroak, ikastaro trinkoak eta tailerrak zuzentzen ditu mundu osoan.
Kanadan jaioa eta azken hamar urteetan nomada izan dena, Emily zoriontsu doa, irakasten, ikasten, barrez, jolasean. Akrobaziaz gain, slackline eta anatomia erretiroetan ere irakasten du, yoga irakasleak prestatzeko hainbat ikastarotan.

Jarrera-terapeuta gisa trebatua, Emilyk ariketa zuzentzaileekin eta mugimendu funtzionalarekin ere lan egiten du.
Emilyk beti sentitu du mugimenduarekiko eta gorputz-kontzientziarekiko grina. Hori, anatomian duen prestakuntza sendoarekin batera, irakaskuntza argi, zehatz eta gogoetatsu gisa agertzen da bere irakaspenetan.
Bere energia agortezinagatik eta berotasun kutsakorragatik da ezaguna.

MARCO

BIKOTEKO AKROBAZIAK

Marquito hibrido bat da, flyer baldintza gehiago dituena baina bi rolak gozatzen dituena. Acrobatics partner eskolan trebatuta dago. Bere pedagogiaren ezaugarri nagusiak leuntasuna eta errespetua dira.

Handstand-a, standing-a eta L basing-a erakustea gustatzen zaio.
Akroaz gehien gozatzen duena pertsonen artean sortzen duen lotura da, eta aurretik inoiz saiatu ez diren pertsonei lehen esperientziak edukiaraztea.

 

Sandra de San José

AkroYoga, Familia AkroYoga

Duela 10 urte, Yoga ezagutu zuen. Estilo ezberdinak probatu zituen, yoga aereo eta akroyoga barne. Azken honek masaje thailandesaren mundua ezagutzera eraman zuen. Asiatuk bidaiatzen hainbat urte eman ditu eta formakuntza ezberdinak egin ditu: masaje thai, yoga, akroyoga eta wuo tai. 2014an Mexikon AcroYoga International ikastaroa egin zuen eta, harrezkero, Akroyoga Madrilen eta ingurunetan irakasten du. 2015 Txikientzako yoga ikasi zuen eta bere amatasunari esker era ezberdinean irakatsi du txikientzako eta handientzako Akroyoga. 2018an Family AcroYoga ikastaroa Bruselasen egin zuen. Bere pasioa Yoga eta Akroyoga helduekin, txikiekin eta familiekin elkarbanatzea da, praktika honen onurek mundua kontzienteago, baketsuago eta maitasuntsuago bihur dezaten.

www.yogainature.com

Foto Alejand

LAURA

KONTAKT INPROBISAZIOA

Herriko neskato bat, beti gustatu izan zaiona grabitateari aurre egitea. Zuhaitzak eskalatzen, eraikinak, ahal zuena. Beti izan zuen zerikusia pisuen aldaketarekin, koordinazioarekin… irristaketa, eskalada, atletismoa, futbola, comba, comba asko. Lanaldi osoko ama. Artista polifazetikoa. Latinoamerikako folklore tradizionaleko “Sotavento” musika-proiektuaren sortzailea. Edertasuna, artea, sustraiak eta landa-bizitza maite ditu. Kultura-, gizarte- eta landa-ekitaldien sortzailea eta koordinatzailea. Duela hamar urte aurkitu zituen akroduoak, aireko akrobaziak, zirkua. Zangotrabatu egin zen. Hainbat dantzatan trebatu zen: flamenkoan, afrikarrean, dantza bertikalean. Contact Improvisación agertu zenean, dantzarako grina eta akrobaziak uztartu zituen. Bilbon, Madrilgo Contact “FCI” eskolan ikasi zuen. Zerbitzatzeak eta partekatzeak, bizi-helburu gisa, pedagogian sakontzera eramaten du, eta, horrela, gehiago eta hobeto transmititzeko tresnak zabaltzera.

Foto Estefan

ATIC

BERTIKALAK, AKROBERTIKALAK, AKROBAZIAK LURREAN, BAIMENA

Atic H. Deba zirkuko artista da, eta irakasle espezializatua bertikaletan, akrobazian eta porteetan. Bere lanak teknika eta esplorazio sortzailea uztartzen ditu, pertsona bakoitzak bere hizkuntza fisikoa eskuen gaineko orekan gara dezan. Haren ikuspegiak gorputzaren adostasuna eta entzumena jartzen ditu erdigunean, prozesuaren gozamena eta balioa lehenetsiz emaitzaren gainetik.

@queeny.reveal profiletik, bertikalei eta entrenamendu-metodologiei buruzko ikerketa partekatzen du. Eskolak maila desberdinetako pertsonei irekita daude, betiere erritmo indibidualekiko errespetutik eta praktika kontziente bat sustatuz, non teknika norberaren adierazpenerako eta aurkikuntzarako tresna bihurtzen den.

Amaia

akroyoga

Nire izena Amaia da. Pertsona aktiboa eta kirolaria izan naiz beti. Munduak nola funtzionatzen duen ulertzeko gogoak bultzatu ninduen Fisikan graduatzera, eta baita inguratzen nauen ingurunea ez ezik, nire barrua ere ulertzeko ideiak, akroyoga edo bertikalak bezalako diziplinak praktikatzera eraman ninduen. Bi alderdi hauek batzeak, alde batetik indarren teoria ulertzeak eta, bestetik, propiozepzioaren garapenak, akroyogaren sustraiak ulertzeko eta haren ikuspegi osoa izateko aukera ematen dit. Acroyoga zaintzaren eta errespetuaren bidez pertsonak konektatzeko gai den tresna gisa ikusten dut. 2017tik praktiktatzen dut akroyoga eta duela gutxi Acroyogako Irakasleen Prestakuntza egin dut Valentzian.